XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Burezur eta aurpegiko hezurrak.

Aurpegiko hezurrik garrantzitsuenak goiko masail-hezurra eta beheko masail-hezurra dira.

Azken hau, mugikorra da.

Burezurrean, kopetako hezurra, parietala, tenporala, okzipitala eta esfenoide hezurra ditugu.

Kopetako hezurra/Parietala/Esfenoide hezurra/Okzipitala/Tenporala/Goiko masail-hezurra/Beheko masail-hezurra/Esternoia/Saihetsak/Bizkarrezurra

Enborreko hezurrak.

Hezurrik garrantzitsuenak honako hauek dira: bizkarrezurra, saihetsak -arku forma dute hauek- eta esternoia.

2 eta 3 ARIKETAK

1. Marraztu zure koadernoan eskeleto bat.

Idatzi hezurren izenak.

Bizkarrezurrean seinalatu ornoak.

2. Enborraren irudiari behatu eta zenba itzazu saihetsak.

3. Zer ezingo genuke egin beheko masail-hezurra mugituko ez balitz.

4. Burezurra oskol antzekoa da.

Zer babesten du burezurrak?

Humeroa/Kubitua/Erradioa/Izterrezurra/Bernazakia/Peronea/GOIKO GORPUTZ ADARRA/BEHEKO GORPUTZ ADARRA